Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Erreskatea bertan behera gera daiteke, Espainiak baldintzak bete ezean

Baldintza horien artean, BEZa eta antzeko zeharkako zergen igoera, erretiroa hartzeko adinaren atzerapena aurreikusita baino lehen onartzea, eta lurraldeen sendotze fiskala daude.

Jean-Claude Juncker, eurotaldeko presidentea. Efe.
Jean-Claude Juncker, eurotaldeko presidentea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bankuei emandako diru-laguntza bertan behera gera daitekeela airagarri dute euroguneko herrialdeek, Espainiak gehiegizko defizita murrizteko jarritako derrigorrezko baldintzak betetzen ez baditu. Baldintza horietan, Europako Batzordeak emandako gomendioak daude.

Europak azpimarratu egin du Espainiako bankuei emandako maileguak "ez duela bestelako baldintza makroekonomikorik jartzen", baina, hala ere, finantza-erakundeen ikuskaritzarekin batera, Egongortasunerako eta Hazkunderako Ituna betetzea ere zainduko dutela azpimarratu dute. Eta, horrekin batera, Batzordearen erabakien eta herrialde bakoitzari egindako gomendioen aplikazioa ere gertutik jarraituko dute.

Gomendio horien artean, BEZa eta antzeko zeharkako zergen igoera, erretiroa hartzeko adinaren atzerapena aurreikusita baino lehen onartzea, eta lurraldeen sendotze fiskala daude, besteak beste.

Maileguaren interesaBestalde, Amadeu Altafaj Ekonomia eta Diru Gaietarako Europako bozeramailea Espainiako bankuei emandako maileguen balizko interesen inguruan aritu da.

Bere hitzetan, Europako Funtsak (FEEF) beste herrialde batzuei emandako maileguek %3 eta %4 arteko interesa izan dute, eta zifra horiek "erreferentzia modura har daitezke Espainiari emango dioten maileguaren interesa kalkulatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea