Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Finantza-erreskatea... Herritarrok ordainduko dugu?

Mari Carmen Gallastegi EHUko Ekonomia katedraduna, eta Santiago Niño Becerra ekonomialaria Radio Euskadin izan dira Espainiako finantza-erreskateari buruz hitz egiten.

Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztiok buruan ditugun galderak dira: nork ordainduko du erreskatea? Bankuek, herritarrok...?

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Luis de Guindos Ekonomia ministroak azpimarratu dutenez, erreskateak finantza-alorrarerako hainbat betebehar suposatuko ditu, baina ez herritarrentzako. Hala ere, dirua itzuli behar izango duena Estatua da, eta, hainbat informazioek zehaztu dutenez, litekeena da maileguaren interesa % 3koa izatea.

"Aurreztutako dirua beti egon da bermatuta", azaldu du Mari Carmen Gallastegi EHUko Ekonomia katedradunak. Honen esanetan, lasai egoteko garaia da. "Bankuak nazionalizatu dituzte, eta, orain, Europako laguntza dute. Beldurra dago, baina ez da hala izan behar, gure dirua beti babestuta egon delako", adierazi du Gallastegik.

Santiago Niño Becerra ekonomialariak iritzi desberdina du. Honen hitzetan, "100.000 milioi euroko maileguak zor publikoa handituko du, eta interesak ere urtero handituz joango dira, eta hauek Estatuak ordaindu behar izango ditu".

Hau horrela bada, eta defizitaren kontrola are zorrotzagoa izango dela kontuan hartuta, Estatuak bi bide ditu diru gehiago biltzeko: zergak igotzea eta murrizketak ezartzea.

Ondorioak

Gallastegiren ustez, Europak Espainiako Gobernuari emango dion diruak ez du bermatuko familiek eta enpresek kreditua jasoko dutenik, erabakia "bankuen eskutan egongo baita".

Hala ere, "finantza-erakundeen barne-berrantolakuntza emango da eta goi-kardunen soldaten sistemaren aldaketa bat ere", iragarri du Gallastegik.

Niño Becerraren aburuz, "Espainiari zaintza berezia egingo diote, eta 100.000 milioi euro horiek itzultzeko gai den erakutsi beharko du".

Bankuak ez erreskatatzeari buruz, zer diote adituek? "Oinarrizko baldintza bi daude: banku bakar batek ere porrot ez egitea, eta bezero guztiak haien dirua ateratzeko bankuetara joatea ekiditzea", azaldu du Niño Becerrak. "Porrotak eta ikarak tsunami ekonomikoa eragingo lukete", iragarri du ekonomialariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea