Ekonomia -
Bankuen erreskatea
Confebask: 'Espainiako bankuen Europako laguntza aukera onena da'
Erreskatearekin "kreditua familietara eta enpresetara iristea" espero du Confebaskek.
Erredakzioa
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek Espainiako bankuei 100.000 milioi euroko mailegua emateko erabakia "daudenen artean, aukera onena da" Confebask EAEko enpresaburuen elkartearentzat.
Ohar baten bitartez, erreskatea soilik finantza sektorean egitea goraipatu du eta euroguneko erabakiak "sektorearen behin betiko berregituratzea" ekartzea espero duela esan du.
Erreskatearekin "kreditua familietara eta enpresetara iristea" espero du, "baita nazioarteko inbertsoreen konfiantza berreskuratzeko ere balio izatea".
Arriskuan dauden finantza entitateen kapitala suspertzea ekonomiaren egoera gainditzeko "ezinbesteko abiapuntua" izango dela dio, eta era honetan, enplegua sortzea eta ekonomia berpiztea espero du.