Ekonomia -

Bankuen erreskatea

Espainiako erreskateak zalantzak argituko ditu, Alemaniaren ustez

Wolfgang Schaeuble Alemaniako Finantza ministroaren esanetan, Espainiaren laguntza eskaera "pauso zuzena eta garrantzitsua da". "Egun ona da gaurkoa", azpimarratu du.

Angela Merkel buru den Exekutiboak babesa erakutsi dio Espainiari. Argazkia: EFE
Angela Merkel buru den Exekutiboak babesa erakutsi dio Espainiari. Argazkia: EFE
Angela Merkel buru den Exekutiboak babesa erakutsi dio Espainiari. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wolfgang Schaeuble Alemaniako Finantza ministroaren ustez, Espainiak Europako laguntza eskatu izana "urrats zuzena eta garrantzitsua da", Greziako egoera politikoak finantza-merkatuetan eragin duen zalantza argitzen lagunduko duelako.

"Pauso zuzena da", azpimarratu du Schaeublek, eskatutako laguntza horrek "merkatuetako ezegonkortasunak Espainiaren gainean eragindako zalantza argituko baitu".

"Hori dela eta, egun ona da gaurkoa", esan du ministroak. "Espainiak hartutako erabakia norabide onenean doa", azpimarratu du. "Egungo urduritasun egoera batean, finantza merkatuak zalantzatu ziren eta honen ondorioz, bankuekin zituen arazoak konpontzeko aholkatu genion Espainiari", azaldu du Finantza ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea