Ekonomia -
Krisia
ELAk Rajoy, Zapatero eta Aznar salatu ditu Auzitegi Gorenean
ELAz gain, CIG sindikatu galiziarrak egin du bat salaketarekin. Prebarikazioa leporatzen diete Espainiako presidenteari eta presidente ohiei, Estatua "arpilatzen" utzi dutelakoan.
Erredakzioa
ELAk eta CIG sindikatu galiziarrak salaketa jarri dute Auzitegi Gorenean Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Jose Maria Aznar presidente ohien eta beste arduradun ekonomiko batzuen kontra prebarikazioagatik. Estatua "arpilatzen" utzi dutela leporatzen diete.
Presidente ohiez gain, Rodrigo Rato, Pedro Solbes, Elena Salgado eta Luis de Guindos Ekonomia ministro eta ministro ohiak eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuaren gobernadorea eta Jaime Caruana presidente ohia ere salatu dituzte.
Adolfo "Txiki" Muñoz ELAren idazkari nagusiak salaketa aurkeztu aurretik azaldu duenez, pertsona horiek finantza sektorearen esku utzi dute Espainiako Estatua, "nahita edo egiten utzita".
Izan ere, kapitala banketxeen esku utzita, "politikaren, komunikabideen eta gizartearen tenteltzearen kontrola ere" haien esku geratzen da.