Ekonomia -

Finantza-krisia

Gobernuak bankuen hirugarren erreskate sorta iragarri du

Erakunde independenteek egiten ari diren ikuskaritza amaitzen hasiko litzateke hirugarren erreskate sorta hori. Emaitzen berri uztailaren 31ean emango dute.

Luis de Guindos, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa. Efe.
Espainia erreskatea | Gobernuak hirugarren erreskate sorta iragarri du
Luis de Guindos, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bankuek hirugarren erreskate sorta izango dute erakunde independenteen ikuskaritza bukatzean. Horixe da, hain zuzen, Ekonomia Ministerioak iragarri duena.

Ikuskatzaileen txostenaren emaitzak Espainiako Bankuak aztertuko ditu. Txosten horretan zehaztuko dituzte Espainiako Bankuek zenbateko kapitala behar duten euren egoera onbideratzeko.

Azken emaitzen berri uztailaren 31n emango dute. Ostiral honetan, auditoretza-txostenaren nondik norakoak jakin arte erreskaterik ez eskatzeko gomendioa egin dio Europakl Espainiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea