Ekonomia -

Krisia

CatalunyaCaixak eta Novagaliciak 9.000 milioi gehiago behar dituzte

Bi bankuak enkantean jartzeko prozesuan daude, baina seguru aski blokeatu egingo da salmenta.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Ariztegui Espainiako Banku Zentraleko gobernadoreordeak gogorarazi du orain arte Gobernuak nazionalizatutako bi kutxek, CatalunyaCaixak eta Novacaixagaliciak, 4.500na milioi euroko 'zuloak' dituztela.

Atzo ateak itxita Diputatuen Kongresuan egindako agerraldi batean, Arizteguik azaldu zuen Gobernuak higiezinen aurrean bankuak onbideratzeko dekretuen ondorio dela zuloa.

Espainiako Bankuko gobernadoreordeak Bankuen Berregituraketa Ordenatua egiteko Funtsaren (FROB) presidente gisa egin zuen agerraldia.

Hitzaldian, aipatu bi finantza erakundeek diru gehiago beharko dutela ohartarazi zuen.

CatalunyaCaixa eta Novacaixagalicia enkantean jartzeko prozesuan daude, eta FROBek salmena blokeatzen bada (eta gertatuko dela dirudi) baino ez luke eman beharko dirua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea