Ekonomia -
Finantza krisia
Bruselaren ustez, bankuen beharrei buruzko datuak neurrigabeak dira
Europako Batzordearen ustez, lehenik Espainiako bankuek dituzten behar errealen azterketa egin behar da eta horretarako Rajoyren Gobernuak eskatutako txostenaren emaitzak aztertu.
Erredakzioa
Europako Batzordearen iritziz "neurrigabeak" dira hainbat tokitan espainiako bankuaren birkapitalizazioaren inguruan zabaldutako zifrak eta kopuruak ematen hasi aurretik Espainiako Gobernuak eskatutako azterketa independentearen emaitzei itxaroteko eskatu du.
"Gaur irakurri ahal izan dudan bezala beharra 40.000 eta 80.000 milioi euro artean kokatzea, arduragabea eta neurrigabea iruditzen zait", esan du Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako bozeramaileak prentsaurrekoan. "Ez dago 40.000 milioi euroko marjina posiblerik", azpimarratu du.
Bozeramaileak esan duenez, benetazko beharren inguruko ebaluaketa bat egin behar da (Espainiako Gobernuak eskatuta hori egiten ari dira bi erakunde) "bankuko sektorearen inguruko zalantzak baztertu eta finantzazio iturri egokiak zeintzuk diren ikusteko". "Ezin dira oraindik eman gabe dauden urratsak aurreratu", esan du.