Ekonomia -

Bankuen erreskatea

Espainiako bankuak zeharka erreskatatzea aztertzen ari da Alemania

FROBaren bitartez egitea ari omen dira pentsatzen. Financial Times egunkariaren arabera, Espainiari, gutxienez, 80.000 milioi euro ematea aztertzen ari dira Europan, bankuei bakarrik laguntzeko.

Angela Merkel eta Mariano Rajoy, artxiboko irudian. EFE
Angela Merkel eta Mariano Rajoy, artxiboko irudian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuen sektoreak bizi dituen arazoak konpondu ahal izateko, Espainiari, gutxienez, 80.000 milioi euro ematea aztertzen ari dira Europako agintariak, 'Financial Times' egunkariaren webgunearen arabera. Erreskate hori bankuen arloari bakarrik egongo litzateke zuzenduta, eta Gobernuari ''baldintza oso mugatuak'' ezarriko lizkioke.

Araudiak ez du aukerarik ematen laguntza hori zuzenean bankuei emateko,eta, beraz, beste bide batzuk ari dira mahai gainean jartzen, tartean FROB bankuen berrantolaketarako funtsa. Alemania aukera hori aztertzen ari omen da, Reuters agentziaren arabera, eta Espainiak baldintza berrien inguruko akordioa lortzea baino ez luke egin behar.

80.000 milioi euro

"Espainiako banku sektoreko hainbat goi-zuzendariren arabera, 40.000 milioi euro behar dira; baina Europar Batasuneko agintariak zenbateko horren bikoitza jasotzen duten planak aztertzen aritu dira'', Financial Times egunkariari elkarrizketa horien inguruko iturriek jakinarazi diotenez.

Erreskatea ez litzakete Greziarena, Portugalena edo Irlandarena bezalakoa izango, eta, horrek, laguntza onartzera bultza lezake Gobernua. Egunkariko iturriek azaldu dutenez, Espainiak laguntza jasoko balu, bertan ezarriko luketen zainketa sistema ez litzateke hain ''istrusiboa'' izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea