Ekonomia -

Krisia eurogunean

Bruselak babestu egingo du bankuek zuzenean erreskate funtsera jotzea

Neurria batik bat Espainiarentzat izango da onuragarria, banku sistema berregituratzeko eta Bankia erreskatatzeko prozesuan baitago.

Pierre Moscovici Frantziako Ekonomia ministroa eta Olli Rehn Ekonomia Gaietarako komisarioa. EFE
Pierre Moscovici Frantziako Ekonomia ministroa eta Olli Rehn Ekonomia Gaietarako komisarioa. EFE
Pierre Moscovici Frantziako Ekonomia ministroa eta Olli Rehn Ekonomia Gaietarako komisarioa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako komisarioak atzera egin du, eta azkenean babestu egingo du bankuek zuzenean Europako erreskate funtsera jo ahal izatea laguntzak jasotzeko, hau da, Estatuetatik pasatu gabe erreskatea eskatu ahal izatea.

Frantziak eta Bruselak bultzada eman zioten atzo joan den astean Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak aurkeztutako proposamenari, eta plana "ezinbestekoa" dela agertu zuten, epe laburrean ere bai.

Pierre Moscovici Frantziako Ekonomia ministroarekin batzartu eta gero, Rehnek adierazi zuen plan hori onartzeak "zor subiranoen eta bankuen artekoko lotura" apurtzea izango duela helburu.

Horren esanetan, bankuak birkapitalizatzeko plana "ez da Europako Egonkortasun Planaren (MEDE) parte oraingoz", baina Bruselak uste du "garrantzitsua" dela alternatiba hori aztertzea, banku batasuna sortzeko bidean.

Neurria batik bat Espainiarentzat izango litzateke onuragarria, banku sistema berregituratzeko eta Bankia erreskatatzeko prozesuan murgilduta baitago.

Dena dela, Europako Batzordearen iturrien arabera, MEDEren ituna erreformatzea ez da erraza izango, eta Espainiak ezin du itxaron hori gauzatu arte. Beraz, haren arazoei "une honetan bertan" heltzeko dei egin diote.

MEDEren ituna berreste prozesuan dago orain, baina bankuen birkapitalizazioen kontua gaineratzeko ez lukete berriz hasi beharko, baizik eta itunaren 19. artikulua errekurritu.

Bien bitartean, Espainiak aginte fiskal bateratua sortzea proposatu du, estatu kideen politika fiskalak harmonizatzeko. Horrek, baina, subiranotasun zati bat Europaren esku uztea ekarriko luke, Alemaniak exijitzen duen bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea