Ekonomia -

Krisia eurogunean

G-7k euroguneko krisia aztertuko du gaur

Bestalde, ahalmen handieneko herrialdeek gehiago gastatzea aztertzen ari da G-20 taldea.

G20 taldeak irailean Frantzian egindako goi-bilera. EFE
G20 taldeak irailean Frantzian egindako goi-bilera. EFE
G-7: Euroguneko krisia, aztergai

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneari laguntzeko helburuz, ahalmen fiskal handia duten herrialdeek gastua handitzea aztertzen ari da G-20, talde horretako iturri batek jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, Alemania eta Kanada dira ahalmen hori duten herrialdeetako batzuk.

G-20ko estatuburuek goi-bilera egingo dute hilaren 18an eta 19an , Mexikon.

Gaur, G7ren ezusteko konferentzia

Bestalde, G7ko (AEBak, Japonia, Alemania, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia) Finantza ministroek eta banku zentraletako gobernadoreek telefonoz hitz egingo dute gaur, Europako krisia hizpide.

Munduko ekonomiaren egoeraren aurrean erantzuna emateko ekintzen baitan egingo dute konferentzia.

Azken egunetan, mundu osoko burtsek galera handiak izan dituzte, euroguneko krisiaren eta AEBetako enplegu datuen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea