Ekonomia -

Banketxeak

Merkelek 'banketxeak gainbegiratzeko erakunde europarra' proposatu du

Neurri horrekin "krisiari aurre egiteko eskumen handiagoa" eman nahi die Europar Batasuneko erakundeei.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra eta Barroso. Argazkia: Efe
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra eta Barroso.
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra eta Barroso. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra epe ertainean eta Europa mailan banketxeak gainbegiratzeko erakunde bat sortzearen alde agertu da, Europar Batasuneko erakundeei "krisiari aurre egiteko eskumen handiagoa" emateko.

"Banketxeak gainbegiratzearen kontua argitu behar dugu epe ertainean eta garrantzia sistematikoa duten banketxeei kontrol berezia jarri ala ez erabaki behar dugu", adierazi du Merkelek Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan. Europar Batasunaren hurrengo goi-bilera prestatzeko egin dute batzarra.

Durao Barrosok esan du helburuak "epe motz eta ertainean neurriak elkar nahastea" izan behar duela "egonkortasuna eta hazkundea lortzeko", izan ere, "txanpon bereko bi aldeak" dira horiek, gaineratu du Merkelek.

"Europa gehiago behar dugu, ez gutxiago", goraipatu du kantzillerrak eta Barrosok azpimarratu du "presarik gabe, harago" begiratu behar dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea