Ekonomia -
PSN-PSOEren arabera
Azken murrizketek 'Gobernu krisia' eragin dute Nafarroan
UPNren aldebakarreko erabaki baten bitartez 132 milioi euro murriztuko da erkidegoko aurrekontua, defizitaren helburua betetzeko asmoz.
Erredakzioa
Nafarroako "Gobernuan krisia" dagoela esan du PSN-PSOEk, UPNren aldebakarreko erabaki baten bitartez 132 milioi euro murriztuko baita erkidegoko aurrekontua, defizitaren helburua betetzeko asmoz.
Juan Jose Lizarbe Nafarroako Parlamentuko PSNko bozeramailea Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariarekin bildu da, azken horrek murrizketen berri eman ostean.
Murrizketa hau PSNren kontrako botoarekin eman da, esan du Lizarbek, eta UPNri sinatutakoa ez gauzatzea eskatu dio.
"Foru legea onartu edo indargabetu egin dezake", nabarmendu du buruzagi sozialistak; UPNrekin neurriak "aztertzeko" prest azaldu da, baina ez murrizketa berriak ezartzera "datuekin erakusten ez badira", duela bi aste beste murrizketa batzuk onartu zirela kontuan hartuta.
Lizarbek esan duenez, UPNk ez badu zuzentzen gertatutakoa, bere alderdiak "datozen egunetan" "egokienak" iruditzen zaizkion erabakiak hartuko ditu. Ez du azken hitz horien inguruko xehetasunik eman.