Ekonomia -
Bankia auzia
Ratok deitoratu egin du Bankiaren erreskateak akziodunei kalte egitea
Gutun pertsonala idatzi eta gertatutakoan ardurarik izatea baztertu du, bere zuzendaritza batzordea higiezinen egindako inbertsioetan 'gehiegikeriak' egin ondoren sortu zela esanda.
Erredakzioa
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak deitoratu egin du erakundea saneatzeko funts publikoak (BPGren % 2) erabiltzea. Ratoren ustez, erabaki horrek "kalte larria" eragingo die egungo akziodunei, Estatuaren esku-hartzeak akzioen "beherakada handia" ekarriko duelako.
Ser irratiak aurreratu du Bankiako arduradun nagusi ohiak idatzitako hiru orrialdeko gutunaren edukia. Idatzi horretan Jose Ignacio Goirigolzarriren zuzendaritza berriaren planei errepasoa ematen die, eta planaren ondorio positiboak goratzen ditu.
"Birkapitalizatze plana izugarri ona da Bakiarentzat eta zuzendaritza berriarentzat, izan ere, iraganeko inbertsioetan egindako okerrek etorkizuenean sor ditzaketen galerei aurre egiteko aukera ematen du", azaldu du Ratok.
Jarraian Bankiako arazoetan ardurarik eduki izana baztertu du, bere hitzetan "Bankiako zuzendaritza batzordea 2011ko ekainean izendatu zuten, inbertsio okerrak egindako denbora epearen ondoren".
Egoera "ezin hobea"Ratoren iritziz, birkapitalizazioak finantza-egoera "ezin hobea"n utziko du BFA-Bankia taldea, "diru sarrera basatia" izan delako eta horrek hornidurak "nabarmen" igoko dituelako.
Ratoren ustez, Bankiak koltxoi "ugari eta bigunak" izango ditu balizko galerei aurre egiteko. Hain zuzen, Ratok dio Bankiari 22.000 milioi euroko laguntza emango diotela, eta ez 19.000 milioikoa.