Ekonomia -

Egoera ''dramatikoa''

2006ko diru-kopuru bera izango du Bilbok 2013ko aurrekontuan

Datorren urtean, aurten baino 22 milioi euro gutxiago izango ditu Bizkaiko hiriburuak, % 7,5 jaitsi baita bildutako diru kopurua.

2006ko diru-kopuru bera izango du Bilbok 2013ko aurrekontuan. EITB
2013ko aurrekontua Bilbon: 2006ko diru-kopuru bera izango du
2006ko diru-kopuru bera izango du Bilbok 2013ko aurrekontuan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiri handienen artean, Bilbo da zorrik ez duen bakarrenetakoa. Hala ere, 2013ko aurrekontuan 22 milioi euro gutxiago izango ditu, bildutako diru-kopuruak % 7,5 egin duelako behera. Horrela, 2006ko diru-kopuru bera izango du Bilbok 2013ko aurrekontuan.

Egungo egoera ''dramatikoa'' dela esan du Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko kontseilari delegatuak, eta Euskadi eta Bilbo krisitik eta horri aurre egiteko hartzen diren neurrietatik aske ez daudela gogoratu du.

Politikarien jarrera (bere burua ere sartu du talde horretan) ''patetikoa'' dela esan du Aldekoak, eta ''etxeko hondakinen aurrean elkarrekin ika-mikan aritzeari uztea'' eskatu die. ''Guztien artean'' krisiari aurre egiteko akordioa lortzearen alde egin du kontseilari delegatuak.

Bilboko Udalak bere eskumenen inguruko ''hausnarketa'' behar duela aurreratu du, ''egoerak ez duelako gehiagorako ematen''. Eskumen propioak ''ukiezinak'' direla argitu ondoren, Aldekoak esan du ''Udalarenak berarenak ez direnak eta besteekin partekatzen dituenak'' berriz pentsatuko dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea