Ekonomia -

Finantza krisia

Erreskate funtsak bankuei zuzenean laguntzea proposatu du Europak

Egun, estatuen bidez eskaini behar da laguntza hori. Proposamen berriarekin, Euroguneko ''banku sistemaren batasuna'' sustatuko litzateke.

Jose Manuel Durao Barroso, Europar Batzordeko presidentea. EFE
Europa, bankuei zuzenean laguntzeko prest

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate funtsak bankuei zuzenean laguntzea proposatu du Europako Batzordeak, eta, horrela, Euroguneko ''banku sistemaren batasuna'' sustatzea. Egun, estatuen bidez eskaini behar zaie laguntza hori bankuei.

"Bankuen eta estatuen arteko harreman zuzenarekin bukatzeko kontuan hartu beharreko aukera da'', esan du Europako Batzordeak, Eurogunearen inguruko txostenean.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak ''mota guztietako malgutasun neurriak erabiltzea'' garrantzitsua dela esan du txosten hori aurkezteko egin duen prentsaurrekoan.

Banku sistema bateratuaren beharra

Europako Batzordearen ustez, krisiak banku sistemaren batasuna atzeratu du, eta prozesu hori bizkortzeko ''garrantzi handiko pausoak ematea'' beharrezkoa izan daiteke. Krisia hasi aurretik, Batzordeak aitortu zuen egungo banku sistemak euroaren batasunari kalte egiten diola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea