Ekonomia -

Bankiaren krisia

Fernandez Ordoñez: 'Ni isilik egotea nahi du Gobernuak'

PP berak Kongresuan Bankiaren inguruan azalpenak emateko agerraldia egitearen kontra agertzea "erantzukizunagatik" onartzen duela esan du, baina aurrerago azalpenak ematea gustatuko litzaioke.

Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadorea Senatuan. EFE
Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadorea Senatuan. EFE
Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadorea Senatuan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak adierazi duenez, PPren gehiengo parlamentarioak Diputatuen Kongresuan bere agerraldia baztertu izana "erantzukizunagatik" onartzen du, baina, etorkizun batean azalpenak emateko aukera izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

Senatuan egin ditu adierazpen horiek Fernandez Ordoñezek, Aurrekontuen Batzordean egin duen agerraldian, Espainiako Bankuko presidenteak Bankiaren krisiaren inguruko azalpenak emateko agerraldia egitea "okerrerako" izango litzatekeela ziurtatu eta gero atzo Alfonso Alonso Parlamentuko PPren bozeramaileak. Horren ustez, horrek "gatazka politikoa" areagotu baino ez luke egingo.

Bankiaren krisiak iritzi publikoan sortu duen kezka ikusita, Diputatuen Kongresuan agerraldia egiteko prest zegoela azaldu du Fernandez Ordoñezek; izan ere, auzi horren inguruan "Espainiako Bankuak bere iritzia" eman behar duela uste du.

"Herritarrek Espainiako Bankuaren iritzia zein den jakitea zilegi da, baina dagoen konfiantza falta ikusita Gobernuak esandakoa onartzea beharrezkoa da, gustatuko litzaidakeen arren", erantsi du. Eta "Gobernuak Espainiako Bankuko gobernadoreak une honetan hitzegiterik ez duela nahi dirudi, eta eginez gero ateak itxita", erantsi du.

Hala ere, Espainiako Bankuko gobernadorearen esanetan, une zail hauetan "bere erantzukizuna Exekutiboak esandakoa onartzea da".

Hilabete lehenago utziko du kargua

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari kargua ekainaren 10ean uzteko erabakia jakinarazi zion asteartean.

Fernandez Ordoñezen iragarpenak sorpresa eragin du, finantza krisia kudeatzeko izan duen eragatik eta Espainiako bankuak onbideratzeko hartu duen bideagatik kritika gogorrak jaso ditu egunotan Espainiako Bankuko gobernadoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea