Ekonomia -
Abiadura Handiko Trena
AHTko Leginetxe eta Ibaizabal zubien lanak hasi dira, Zornotzan
Ingurugiroari dagokionez, Zornotzako zati horretan inbertsio handia egitea aurreikusi dute, izan ere 230.009 metro karratutan landareak haziko dituzte.
Erredakzioa
Sustapena ministerioaren baitan dagoen Adif azpiegituretako konpainiak Leginetxeko eta Ibaizabaleko zubien lanak hasi ditu, abiadura handiko trenaren Zornotzako zatian.
Leginetxeko zubiak 261 metro izango ditu eta sei zutabe bitartez, izen bereko errekaren gainetik igaroko da. 23 metroko altuera maximoa izango du eta abiadura handiko bi bide izango ditu
Bestetik, Ibaizabal zubiak 394 metro izango ditu eta izen bereko errekaren bailararen, BI-335 errepidearen eta Euskotrenen Bilbao-Donostia bidearen gainetik igaroko da. 31 metroko altuera izango du zubi honek.
Ingurugiro arloan inbertsio handia aurreikusi dute Zornotzako bidean, izan ere, 230.009 metro karratutan landareak haziko dituzte (23 futbol zelai), eta bertako 16.119 zuhaitz landatuko dituzte.