Ekonomia -
Izendapena
Josu Jon Imaz Repsoleko zuzendaritza batzordean izango da
Industria eta energia berrien arloan zuzendari orokor izendatu dute EAJko presidente ohia. Astearte honetan 2016rako plan estrategikoa aurkeztuko du Repsolek.
Erredakzioa
Josu Jon Imaz Repsoleko Zuzendaritza Batzordean izango da aurrerantzean. Industria eta energia berrietako arloan zuzendari orokor izendatu dute EAJko presidente ohi eta Petronorreko burua.
Antonio Brufau presidente berriak egin du proposamena, eta enpresako Administrazio Kontseiluak proposamena onartu du astelehen honetan.
Nemesio Fernandez-Cues izango da aurrerantzean negozioetarako zuzendari orokor berria, eta Pedro Fernandez Frial izendatu dute estrategia eta kontrolerako zuzendaritza berrian buru.
Izendapenak onartzeaz gain, 2016rako plan estrategiakoari baiezkoa eman diote bileran, eta astearte honetan bertan aurkeztuko du Repsolek jendaurrean plan hori.