Ekonomia -
Fiskalitateari buruzko saioa
Zerga sisteman aldatzea baztertu du Legebiltzarrak
116 proposamen aurkeztu dituzte, eta 37k egin dute aurrera, horietatik askok EAJk eta PPk elkarri emandako babesari esker. Amnistia fiskala kanpoan geratu da.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak zerga sistemari buruzko saio monografikoa egin du astelehen honetan, eta egungo sisteman aldaketak ezartzearen kontrako proposamenak onartu dituzte. Eskumenak errespetatzeko eskaera jasotzen zuten ekimenek ere aurrera egin dute.Guztira, 116 proposamen aurkeztu dituzte astelehen honetako saioan, eta 37k egin dute aurrera. Horietako askok, EAJk eta PPk elkarri emandako babesari esker onartu dira. PSE-EEk 40 eskaera egin ditu, baina horietatik 4k bakarrik egin dute aurrera Legebiltzarrean.
Eskumenei errespetuaSaioan onartu dituzten proposamenetako bi Jaurlaritzari egon dira zuzenduta; egun ia osotasunean aldundien esku dauden eskumenen banaketari ''errespeturik handiena'' izaten jarrai dezan eskatu diote.
Era berean, foru aldundiek elkarren arteko lankidetza zein Estatuko Zerga Agentziarekiko elkarlanari eutsi diezaioten galdegin dute onartutako beste ekimenetako batean.
BEZaren igoera eta eskumena PPk hala eskatuta, Gobernuari eta Gorte Orokorrei BEZa ez igotzeko eskaera egiteko proposamena onartu du Legebiltzarrak, ''bertoko jardun ekonomikoa mantendu'' ahal izateko, eta familiek ''murrizketa gehiagorik jasan gabe'' beren errentari eusteko.
BEZaren inguruko beste proposamen bat ere onartu dute. Bigarren hau EAJk egin du, eta bertan zerga horren, Zor Berezien, Aseguru Primen eta Ondare-eskualdaketen zergaren inguruko eskumenak EAEra igortzea eskatu dute. PPren eta UPyDren kontrako botoak jaso ditu proposamenak. Amnistia fiskala eta dirutza handiei zuzendutako zerga, kanpoan''Amnistia fiskala posible egiten duten neurriak EAEn indarrean jar ez daitezen konpromisoa'' berretsi du Legebiltzarrak gaur, eta gobernuari kontrolerako, eraginkortasunerako eta gastu publikoan gardentasuna bultzatzeko politikak sustatu ditzan eskatzea onartu dute talde guztiek, sozialistek izan ezik.
Ezker Anitza-IU taldea izan da bere proposamen guztiak bertan behera ikusi dituen talde bakarra. Bestak beste, dirutza handiei zuzendutako zerga ezartzeko proiektua eskatu du Ezker Anitzak.
Ezker abertzaleaJoseba Permach ezker abertzaleko ordezkariak zerga erreforma ''argi eta sendoa'' bultzatzea eskatu du, ''diru-sarrerarik handienak dituztenen kalterako''. Era berean, EAJk, PSE-EEk eta PPk 2007an ezarritako aldaketa fiskalak jo ditu egungo egoeraren errudun.