Ekonomia -
Txosten baten arabera
Nafarroaren iritziz, hezkuntza murrizketek eskumenak urratzen dituzte
Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoek egindako txosten baten arabera, Rajoyren Gobernuak bultzatutako hezkuntza murrizketen Dekretuko bi artikuluk eskumenak urratu egiten dituzte.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoek egindako txosten baten arabera, Rajoyren Gobernuak bultzatutako hezkuntza murrizketen Dekretuko bi artikuluk eskumenak urratu egiten dituzte.
Irakasleen lanaldiaren eta ordezkapenen inguruko artikuluak eskumenak urratzen dituztela adierazi du Parlamentuak txosten horretan. Nafarroak Hezkuntza arloan eta funtzionario publikoen arautegiaren "eskumenak" urratu egiten dituztela nabarmendu dute.
Txosten horren arabera, gainerako artikuluek ez dituzte Nafarroako eskumenak urratzen eta, ondorioz, "konstituzionalak" dira.
Nafarroako Parlamentuko taldeek bigarren txosten bat eskatzea adostu dute gaur eta, dokumentu horren emaitzaren arabera, Auzitegi Konstituzionalera jotzea ala ez erabakiko dute. Bigarren txosten hori uztailaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dute.