Ekonomia -

Bankia auzia

Gallardon: 'Parlamentuak Bankia ikertuko du, egokia deritzonean'

Justizia arduradunak baztertu egin du Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak Kongresuan azalpenak ematea "beharrezko informazio guztia jakina delako".

Alberto Ruiz Gallardon, Parlamentuan, De guindos Ekonomia ministroarekin hitz egiten. Efe.
Alberto Ruiz Gallardon, Parlamentuan, De guindos Ekonomia ministroarekin hitz egiten. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parlamentuak Bankiaren kudeaketari buruzko ikerketa "momentu egokia iristen denean" egingo duela adierazi du Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak. Gallardonen hitzetan, Exekutiboak "gardentasuna" nahi du eta "informazio guztia" aterako dela ziurtatu du. Izan ere, "ikerketa-azpibatzordea martxan da, eta, azalpenik behar izanez gero, Espainiako Bankuko Gobernadoreak, ministroak, Bankiako arduradunek eta Elena Salgado aurreko Gobernuko Ekonomia-ministroak emango dituzte".

Era berean, Ser irratian egindako elkarriztean, Justizia ministroak esan du Gobernuak ez duela inoiz Bankiari buruzko ikerketa oztopatuko, eta Fiskaltzak "aurrezki kutxen kudeatzaileen kontrako prozedurak" Gobernuaren ekimenen beharrik gabe hasi dituztela azpimarratu du.

"Gaizki iruditzen zait balizko ikerketaren inguruko eztabaida politikoa hastea, guztia Gobernuaren ardura izango balitz bezala", azaldu du Gallardonek. "Bankiarengan konfiantza berreskuratu behar dugu", esan du, eta Gobernuak "gardentasunez eta opakutasunik gabe".

Ratoren agerraldia Bankiako presidente ohiaren agerraldiari dagokionez, Gallardonek esan du agerraldi hori ez dela gauzatuko "dagoeneko beharrezko informazio guztia daukagulako".

"Esan nahi duguna da inork ez duela informazioaren gardentasunari buruzko zalantzarik izan behar, eta denborak Espainiaren interesen arabera maneiatuko ditugula", zehaztu du.

GoirigolzarriJose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak adierazi duenez, finantza-erakundeko kudeatzaileen lehentasuna "balioa sortzeko lan egitea" izango da, "Estatuak Bankiaren akzioak prezio handienean saldu ahal izateko".

Goirigolzarrik prentsa-ohar batean azaldu duenez, Estatuak dirua emango dio Bankiari, eta "kapitala jasotzen duen konpainia baten betebeharra ez da diru hori itzultzea, balioa sortzea eta errentagarritasuna eskaintzea baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea