Ekonomia -

Eztabaida Kongresuan

Lan-erreformaren kontra bozkatzea eskatu diete sindikatuek alderdiei

CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek Kongresuko presidenteari eta talde parlamentarioetako bozeramaileei zuzendutako eskutitza aurkeztu dute Kongresuan, lan-erreformaren kontrako botoa eskatzeko.

Lan-erreformaren kontrako protesta, Kongresuan. EFE
Lan-erreformaren kontra bozkatzea eskatu diete sindikatuek alderdiei
Lan-erreformaren kontrako protesta, Kongresuan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari orokorrek Kongresuko presidenteari eta talde parlamentarioetako bozeramaileei zuzendutako eskutitza aurkeztu dute ostegun honetan Kongresuan. Bertan, lan-erreformaren kontra bozkatzea eskatu diete alderdiei, ostegun honetan eztabaidatuko baitute bertan lan-erreforma hori.

Gutun horretan, erreformak kaleratzea erraztu eta merkatu egiten duela, enpresaburuei botere gehiago ematen diela, kontratazio ereduak ez dituela murrizten eta enplegu aukeren artean ezberdintasunak ezartzen dituela kontuan hartzeko eskatu diete diputatuei. Gainera, hitzarmen kolektiboaren oreka apurtzen duela eta Administrazio Publikoetan kaleratzeak bultzatzen dituela salatu dute sindikatuek.

Eskutitza Kongresuan aurkeztu ondoren, atean bertan adierazpenak egin dituzte Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari orokorrek. Toxok azpimarratu du joan den otsailaren 11n lan-erreforma onartu zenetik enpleguaren egoerak ''txarrera'' baino ez duela egin. IU alderdiko Cayo Larak eta Soraya Rodriguez PSOEko bozeramaileak sindikatuekin bat egin dute Kongresu aurrean deitutako protestan.

Gizartearen erantzun ''sendoa'' eskatu dute Euskadin

Euskadin, lan-erreforma ''bidegabe'' eta ''ez eraginkor'' honi erantzun ''sendoa'' ematea eskatu dute CCOO eta UGT sindikatuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea