Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Estatuak beharrezkoa den diru guztia emango dio Bankiari
Gobernuak BFA-Bankia taldea zuzentzeko beharrezkoa den diru guztia emateko konpromisoa hartu du. 7.100 euro inguru izatea aurreikusi dute.
Erredakzioa
Gobernuak BFA-Bankiari beharrezkoa den diru guztia emateko konpromisoa hartu du, hori zuzentzeko; kontrola emango dio partaidetza baten bitartez "lehenbailehen” dena saltzeko, esan du Luis de Guindos Ekonomia ministroak.
Kongresuak hala eskatuta, De Guingosek esan du kudeatzaile talde berriak Bankiako administrazio kontseiluak eta BFAkoak, horren nagusiak, berritu beharko dituela, profesional independenteak lortu ahal izateko.
Taldea zuzendu ahal izateko 7.100 euro inbertitu beharko ditu eta 1.900 milioi arrisku higiezinei aurre egiteko kapitala izateko.