Ekonomia -

Krisia eurogunean

Obamak Espainiaren zorra erostea eskatu dio EBZri

AEBetako presidenteak uste du lagundu egin behar zaiela murrizketa "zorrotzak" egin dituzten herrialdeei.

Barack Obama, Chicagoko goi-bileran. EFE
Barack Obama, Chicagoko goi-bileran. EFE
Barack Obama, Chicagoko goi-bileran. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak Espainiako eta Italiako zorra erostea eskatu dio Europako Banku Zentralari (EBZ). Izan ere, horren ustez, "politika oso zorrotzak" abiatu dituzte, eta orain laguntza eman behar zaie.

NATOk Chicagon egindako goi-bilera amaitu eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin batzartu eta gero egin ditu adierazpenok.

Obamak adierazi du Greziak eurogunean jarraitu beharko lukeela, eta Europako buruzagiek irmotasun handia erakutsi dutela krisiari aurre egiteko.

Dena dela, Europako bankuak berriz kapitalizatu beharra dagoela eta herrialdeetako krisiak ez hedatzeko neurriak abiatu behar direla iritzi dio.

Bilera Obama-Rajoy

Adierazpenak egin baino lehen, Obama Rajoyrekin batzartu da, eta Espainiako gobernuburuak EBZk krisian esku hartu beharko lukeela agertu dio.

Hain zuzen ere, Rajoyk euroaren aldeko mezu "argia" emateko dei egin dio EBZri, eta erakunde hori merkatuen presioari aurre egiteko gai den bakarra dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea