Ekonomia -

Aldebiko bilera

Merkelek oniritzia eman die Rajoyk Espainian egindako erreformei

Espainiako presidenteak zorpetzea saihestuko duela eta erreformekin aurrera egingo duela ziurtatu dio Merkeli, biak ezinbestekoak baitira, Rajoren iritziz, hazkunde ekonomikoa lortzeko.

Merkelek eta Rajoyk bueltatxoa eman dute ontzian. Efe.
Murrizketak | Merkelek oniritzia eman die Rajoyren erabakiei
Rajoyk Espainian egindako erreformek Merkelen oniritzia jaso dute

00:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Angela Merkelen oniritzia jaso du, Espainian egindako erreformei eta bankuek egingo duten "gardentasun ariketa"ri dagokienez. Hala ere, beste herrialdeetako finantza-erakundeek gardentasun prozesuak egin ditzaten eskatu dio Rajoyk Merkeli.

"Europar Batasuneko beste herrialde batzuek gauza bera egitea oso positiboa izango litzateke", azpimarratu du Rajoyk Merkelekin bildu ostean kazetariei egindako adierazpenetan. Bilera ontzi batean egin dute eta Chicagoko ibaian ibili dira, NATOren goi-bileraren atarian.

Espainiako presidenteak mugarik gabeko zorpetzea saihestuko duela eta erreformekin aurrera egingo duela ziurtatu dio Merkeli, biak ezinbestekoak baitira, Rajoren iritziz, hazkunde ekonomikoa lortzeko.

"Doikuntzaren eta hazkundearen arteko eztabaidak ez dauka zentzurik; hazkundea bultzatzeko erreforma estrukturalak egin behar dira, eta daukaguna baino gehiago ez gastatzea", esan du galderarik gabeko prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea