Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Grezia eurotik ateratzea 'saihestezina' dela uste du Krugmanek

"Ez dago beste aukerarik. Eztabaidatzen ari diren konpobideek ez dute hondamendia saihestuko", esan du Nobel saridunak.

Krugman Nobel estatubatuarrak esan du murrizketek ez dutela hondamendia saihestuko. Efe.
Krugman Nobel estatubatuarrak esan du murrizketek ez dutela hondamendia saihestuko. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paul Krugman Ekonomiako Nobel saridunak uste du "saihestezina" dela Grezia eurtik ateratzea. Horrez gain, Espainia, Italia eta antzeko herrialdeei inbertsio publiko handiak ez egiteko gomendioa egin die, ez baitute beharrezko finantziazioa lortzeko gaitasunik.

"Ez dut batere gustukoa hau esatea, jendez betetako zinema batean 'sua' oihukatzea bezala litzatekeelako. Baina ez dago beste aukerarik. Eztabaidatzen ari diren konpobideek ez dute hondamendia saihestuko", esan du Krugmanek Greziari buruz, Der Spiegel aldizkari alemaniarrean egindako elkarrizketan.

Grezia eurotik ateratzeak berehalako ondorioak izango ditu: dirua inguruko herrialdeetara ateratzea eta jendeak bere dirua bankuetatik ateratzea. Egoera horretan, Europako Banku Zentralak dirua sartu beharko du Grezian, AEBetako ekonomistaren arabera.

"Konpontzeko errazagoak"Hala ere, ikuspegi politikotik begiratuta, eta Greziarekin alderatuta, Italiako eta Espainiako kasuak "konpontzeko errazagoak" direla uste du, "arazoak ez baitira agintarien arduragabekeri hutsaren ondorioa izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea