Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Carlos Aguirre: 'Euskadik defizitaren muga beteko du'
Ekonomia sailburuaren hitzetan, Euskadik aurkeztutako oreka planaren aldaketa ez da beharrezkoa izango.
Erredakzioa
Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzetan, Euskadik defizitaren muga beteko du eta ez du Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako oreka plana aldatu beharko.
Aguirre Madrilen dago Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluan parte hartzeko. Bertan adierazi duenez, Euskadik bere garaian aurkeztutako plan berria Espainiako Gobernuak onartu zuen; plan horretan defizitaren muga " %1,5ean ezarri" zen, eta Euskadik adostutako neurriak "egokiak" zirela uste izan zuen Gobernuak.
"Beraz, plan hori aldatzeko beharrik ez dagoela uste dugu; izan ere, orekarako finantza plana aurkezteko kontutan izandako baldintza orokorrak ez dira aldatu", esan du Aguirek, Kontseilua hasi baino lehen.