Ekonomia -

2013a arte

Merkelek eta Alemaniako ministroek % 5,7 gehiago kobratuko dute

Alemaniako Gobernuko kideen lehenengo soldata-igoera da azken 12 urteetan. Merkelen kasuan, hilero 950 euro gehiago irabaziko ditu.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. Argazkia: Efe
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra.
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra buru duen ministroen kontseiluak Gobernuko kideen soldatak 2013ko abuztua arte % 5,7 igotzea adostu du.

Alemaniako Gobernuko kideen lehenengo soldata-igoera da azken 12 urteetan. Merkelen kasuan, hilero 950 euro gehiago irabaziko ditu.

Alemaniako kantzillerrak, egun, 16.152 euro irabazten ditu ditu hilero.

Gaurko akordioari esker, Alemaniako Gobernuko kideek funtzionarioen soldata-igoerarekin egingo dute bat, 2000. urtean Gerhard Schroder kantziller sozialdemokratak aukera horri uko egin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea