Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Grezia eurogunetik atereaz gero, Frantziak 50.000 milioi galduko ditu

Frantziako Finantza ministroak esan du Grezia eurogunean mantendu behar dela, baina hango Gobernuak hartutako konpromisoak bete behar dituela ere adierazi du.

François Hollande Frantziako presidente berria. Argazkia: EFE
François Hollande Frantziako presidente berria. Argazkia: EFE
François Hollande Frantziako presidente berria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grezia eurogunetik aterako balitz, Frantziak maileguan emandako 50.000 milioi euro galduko lituzkeela ohartarazi du François Baroin Finantza ministro frantziarrak. Europa 1 irratian egindako elkarrizketa batean, mailegu publikoez gain, Greziak eurogunea utziko balu, Frantziako banketxeek eta aseguru-etxeek dituzte herrialde horretako tituluek ere galerak eragingo lituzkete.

"Grezia ez da arrisku handi bat eta gure banketxeak eta aseguru-etxeak ez dira itoko", esan du. Alabaina, Grezia eurogunetik kanpo geratzen bada, beste herrialde batzuk "kutsatzeko arriskua" dagoela ohartarazi du. Amaitzeko, Grezia eurogunean mantentzearen aldeko apustua egin behar dela esan du, baina, ildo berean, herrialde horretako Gobernuak hartutako konpromisoak errespetatu egin behar dituela azpimarratu du. "Eta konpromisoak bete nahi ez badituzte, hori beste gauza bat izango da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea