Ekonomia -
Finantza erreforma
Aguirre: 'Finantza erreformaren baldintzak gehiegizkoak dira'
Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, kaudimen handia badu ere, baliteke Kutxabankek "tamaina handiagoa" hartu behar izatea.
Erredakzioa
Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren hitzetan, Espainiako Gobernuak onartutako finantza erreformaren baldintzak "neurriz kanpokoak" dira, eta ondorioz, epe ertainean, baliteke Kutxabankek "tamaina handiagoa" hartu behar izatea.
Aguirreren esanetan, Mariano Rajoyren Gobernuaren erabakia finantza entitateei eskatutako baldintzak "gogortzen" ditu.
Aguirrek azaldu duenez, Gobernuak, Espainiako banketxeen eta kutxen "egoera ikusita", "egoki" jo du sektorearen baldintzak gogortzea. Hala ere, ekonomia sailburuari "gehiegizkoak" iruditzen zaizkio Rajoyren neurriak.
Aguirrek uste du bat-egiteak izango direla banketxeen artean Gobernuaren neurriei aurre egin ahal izateko, baina ez du uste Kutxabankek egin beharko duenik, izan ere, "ondoen kapitalizatuta dagoenetako bat da eta higiezinen arriskuari aurre egiteko hornidura du".
Dena dela, Aguirrek uste du epe ertainean Kutxabankek operazioren bat egin dezakeela "tamaina handitzeko".