Ekonomia -

Finantza-erreforma

'Erreformak Espainiako bankuen gaineko zalantzak argituko ditu'

Rajoyren bigarren finantza-erreforma goratu du Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako ordezkariak. "Espainia neurri sendoak ari da hartzen", azpimarratu du.

Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioa. Argazkia: EFE
Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioa. Argazkia: EFE
Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak ostiral honetan onartu duen bigarren finantza-erreforma goraipatu du Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioak, "Espainiako finantza-erakundeen gaineko zalantzak argituko dituelako".

Erreforma honek 30.000 milioi euroko funts-hornidurak prestatzera behartu ditu bankuak, higiezin-aktiboetan izan litezke balizko galerei aurre egin ahal izateko. Funts nahikorik lortzen ez duten bankuei Gobernuak 15.000 milioi euro eskainiko die.

"Finantza alorreko erreforma arina eta sakona Espainiak krisiaren aurrean hartutako erantzunaren muina da. Aurrekontuetan sendotasuna lortzeko ezinbesteko osagarria da eta hazkundea eta enplegua sortu dezake", azaldu du Rehnek.

"Finantza esparruaren hauskortasunak eta zor subiranoaren krisiak eragin dute egungo egoera", adierazi du komisarioak, "eta hau are argiagoa da Espainiaren kasuan". Ostiralean hartutako neurrien harira, "Espainia neurri sendoak ari da hartzen", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea