Ekonomia -

Bankia auzia

Banku guztiek baldintza berak izatea eskatu dio Kutxabankek Gobernuari

Mariano Rajoyk ostiralean iragarriko duen finantza sistema saneatzeko bigarren dekretuaren garrantzia aipatu du Mario Fernandezek.

Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea. Argazkia: Efe
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea. Argazkia: Efe
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza sistema saneatzeko Gobernua prestatzen ari den neurriek, oinarri gisa "baldintzen berdintasuna" izatea espero du Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak.

Bilbon konferentzia bat eman baino lehen komunikabideekin hitz egin du Fernadezek eta Mariano Rajoyk ostiralean iragarriko duen finantza sistema saneatzeko bigarren dekretuaren garrantzia aipatu du.

Rodrigo Ratok sorpresaz iragarri zuen atzo Bankiako presidente kargua uztean zuela, eta Jose Ignacio Goirigolzarrik hartuko du bere lekua.

Azken honen balioa goraipatu du Fernandezek "gaitasun handia du", eta Deustuko Unibertsitatean bere ikaslea izan zela ekarri du gogora, horregatik "harreman bikaina" dutela gaineratu du.

Mariano Rajoyk atzo iragarri zuen datorren ministro kontseiluan finantza sistema onbideratzeko bigarren dekretu bat onartuko dutela eta "operazio horretan diru publikoa erabiliko dutenik" erabakita ez dagoela esan arren, "finantza sistemari aurrera egiten laguntzeko beharrezkoa bada" aukera horri ez diola uko egingo azpimarratu zuen.

Ildo honetan, Kutxabankeko presidenteak "sektorearen baldintzen berdintasuna" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea