Ekonomia -
Hezkuntza eta Osakidetza
Jaurlaritzak Kontituzionalera eramango ditu Rajoyren murrizketak
Besteak beste, irakasleen lanaldia luzatzea edota ordezkapenei uko egitea salatuko du Jaurlaritzak, gaur Isabel Celaá eta Rafael Bengoa Hezkuntza eta Osasun sailburuek iragarri dutenez.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean, Espainiako Gobernuak Hezkuntzan eta Osasunean onartutako murrizketa batzuen aurka.
Besteak beste, irakasleen lanaldia luzatzea edota ordezkapenei uko egitea salatuko du Jaurlaritzak, gaur Isabel Celaá eta Rafael Bengoa Hezkuntza eta Osasun sailburuek iragarri dutenez.
Bilbon egin duten agerraldian, Patxi Lopezek iragan ostiralean aurreratutako neurriak baieztatu dituzte Celaak eta Bengoak.
Auzitegi Konstituzionalera eramango dituzten artean, irakasleen lanaldia luzatzea, ordezkapenei uko egitea edota unibertsitate-tasen igoera egongo dira. Horrez gain, Hezkuntza mailan iragarritako beste neurri batzuk eramatea aztertzen ari da Jaurlaritza.
Jaurlaritzaren aburuz, iragarritako neurriek euskal autogobernuaren eskumenak urratu egiten dituzte, eta erkidegoen iritzia entzun gabe erabaki dituzte.
"Lasaitasun mezua" bidali die Celaak herritarrei, Rajoyren murrizketek "Euskadin ez dutelako eraginik izango".