Ekonomia -
Jaurlaritzaren Ekonomia Plana
Euskadik inbertsioa 116 milioitan murriztuko du defizita doitzeko
Arrazoia ohiko diru-sarrerak 180 milioitan gutxitu direla da. Finantzatik datozen diru-sarrerak ere jaitsi egin dira: Aurrekontuen Legean aurreikusitakoa baino 114,6 milioi euro gutxiago jaso dituzte.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 2012ko Aurrekontuen Legean bildutako inbertsio-sailak murriztu edo kendu egingo ditu, 116 milioi euro gutxiago ibertituko ditu guztira, diru-sarreretan izandako jaitsierari aurre egun eta defizita BPGaren % 1,5ean uzteko.
Jaitsiera horren ondorioz, 180 milioi euro gutxiago bilduko dituzte ohiko diru-sarreren bidez (hasierako aurrekontuak 8.567,9 milioi biltzea aurerikusten zuen, eta doitutako aurrekontuak 8.389,8 milioi eurora jaitsi du kopuru hori). Finantzatik bildutako diru-sarrerak era jaitsi egingo dira, 114,6 milioi euro gutxiago.
Murriztapen guzti horiek Eusko Jaurlaritzak 2012-2014 eperako egindako Berrorekarako Ekonomia eta Finantza Planaren parte dira. Plan horrek, Euskadi, Espainia eta Europar Batasunaren ekonomiaren garapenaren beherakako berrikusketa aintzat hartu eta diru-sarreretan duen eragina aztertzen du, eragin hori zuzentzeko neurriak emanda.
Espainiaren oniritzia
Dokumentuak Espainiako Gobernuaren oniritzia jaso du, eta 2012ko Aurrekontuaen Legea euskal ekonomia % 1,4 haziko zela aurreikusita egin zirela onartzen du. Aurreikusten hori beheraka berrikusi dute, eta, azken estimazio ofizialen arabera, Euskadiko BPGa % 1,3 jaitsiko da.