Ekonomia -

Erantzuna

Gobernuaren hitzetan 'argi' dago murrizketen eskumena Estatuarena dela

Lehendakariak Konstituzionalera jotzeko agertutako asmoari erantzun dio Soraya Saenz de Santamariak, eta Osasunean eta Hezkuntzan egindako murrizketak Estatuaren eskumena direla gogorarazi du.

Soraya Saenz de Santamaria. EFE
Konstituzionalera jotzeko agertutako asmoari
Gobernuak esan du neurriak onartzerakoan, argi dutela zeintzuk diren beren eskumenak

00:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamariak erantzun egin dio lehendakariak Konstituzionalera jotzeko agertutako asmoari agertutako asmoari, eta Osasunean eta Hezkuntzan egindako 10.000 milioi euroko murrizketa Estatuaren eskumena dela gogorarazi dio. Presidenteordearen hitzetan, eskumen hori Estatuaren "oinarrizko araudiari" dagokio. Ordu batzuk lehenago, Espainiako Gobernuak Hezkuntzan eta Osasunean onartutako murrizketen aurka Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko duela iragarri du Patxi Lopez lehendakariak, "autogobernua" eta oinarrizko zerbitzu publikoen "berdintasun eta unibertsaltasun printzipioak" urratzen dituztelako.Saenz de Santamariak lehendakariari esan dio neurri horiek defizitaren helburua betetzeko hartu direla, eta lehendakariak aplikatzen ez baditu, bere asmoen "azalpenak" eman beharko dituela.Konstituzionalera jotzeari dagokionez, ondorengoa esan du presidenteordeak: "zalantzarik gabe, edozein administrazio publikok Konstituzioak ematen dituen tresnak erabil ditzake arau bati konstituzioaren kontrakoa izateko susmoa hartzen dionean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea