Ekonomia -

Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Patronalek 2,8 milioi euro jasoko dituzte lehiakortasuna hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak diru kopuru hori emango die EAEko enpresa-erakundeei (Confebask, SEA, Cebek eta Adegi) eta merkataritza ganberei.

Patxi Lopez enpresa-erakundeekin firmatzen. Argazkia: EFE
Patxi Lopez enpresa-erakundeekin firmatzen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioi euro emango dizkie EAEko enpresa-erakundeei (Confebask, SEA, Cebek eta Adegi) eta autonomia erkidegoko merkataritza ganberei, enpresen lehiakortasuna hobetzeko neurriak garatzeko asmoz.

Ekarpen hori ostiral honetan Gasteizen Patxi Lopez lehendakariak eta lehen aipatutako erakundeek sinatutako hitzarmenean jasota dago.

Orain arte Eusko Jaurlaritzak enpresa-erakundeekin eta merkataritza ganberekin bereizita sinatzen zituen hitzarmenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea