Ekonomia -

Lan erregulazioko espedientea

Michelinek EAEko 2.200 langileri eragingo dien espedientea iragarri du

Langileen kontratuak etengo dituzte, 36 egunez asko jota. Guztira, enpresak proposatutako erregulazio espedienteak Espainia osoko 4.863 langileri eragingo lieke.

Michelinek EAEko 2.200 langileri eragingo dien espedientea iragarri du. Argazkia: EITB
Michelinek EAEko 2.200 langileri eragingo dien espedientea iragarri du.
Michelinek EAEko 2.200 langileri eragingo dien espedientea iragarri du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelineko zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espediente tenporala proposatu die sindikatuei. Espediente horrek Espainiako fabriketan lan egiten duten 4.863 langileri eragingo lieke eta salmenten beherakadari aurre egiteko neurria izango litzateke, enpresak argudiatu duenez.

Marcial Moreta (CC. OO.) Gasteizko fabrikako enpresa batzordeko presidenteak jakinarazi duenez, Gasteizen lan egiten duten 3.200 langileetako 1.700i eragin diezaioke erregulazio espedienteak.

Moretaren arabera, kontratuak etengo dizkiete, 36 egunez asko jota, espedienteak eragiten dien langileei. Maiatzaren amaieratik irailaren 30a bitartean egingo da erregulazioa.

Lasarte-Oriako lantegiari ere eragingo lioke erregulazio espedienteak, izan ere, 600 langileetako 500 daude neurria pairatzeko arriskuan.

Michelinen zuzendaritza eta sindikatuak datorren asteartean elkartuko dira negoziatzen jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea