Ekonomia -

Apirilean

Langabeziak behera egin du Espainian, bederatzi hilabeteren ostean

Martxoan baino 6.632 langabe gutxiago zenbatu dituzte eta guztira 4.774.235 langabe daude. Hala eta guztiz ere, iazko garai berean baino 474.875 langabe gehiago daude.

Langabeziak behera egin du Espainian, bederatzi hilabeteren ostean. Argazkia: elmardelrio.com
Langabeziak behera egin du Espainian, bederatzi hilabeteren ostean.
Langabeziak behera egin du Espainian, bederatzi hilabeteren ostean. Argazkia: elmardelrio.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak martxoan baino 6.632 langabe gutxiago (% 0,14) zenbatu zituen apirilean, eta guztira 4.744.235 pertsona daude langabezian Espainian.

Hala eta guztiz ere, iazko apirilean baino 474.875 langabe gehiago daude Espainian, % 11,12 gehiago hain zuzen ere.

Apirileko langabeziaren beherakada 2011ko hilabete berean baino hamar aldiz txikiagoa izan da, orduan 64.309 langabe gutxiago zenbatu baitzituzten. Gainera, 2006tik izan den beherakada txikiena da aurtengoa.

Apirilean langabezia jaitsi egin ohi da Aste Santuaren eraginagatik batez ere. Bi alditan bakarrik egin du gora langabeziak apirilean: 2008an eta 2009an.

Langabeziak egonkor eutsi du EAEn eta behera egin du Nafarroan

Apirilean martxoan baino 22 langabe gutxiago zenbatu zituzten EAEn eta 647 gutxiago Nafarroako Foru Erkidegoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea