Ekonomia -

Murrizketak

Osakidetzak modu irregularrean dauden etorkinak artatuko ditu

Mendiak gogor salatu du Espainiako Gobernuaren jokaera, Autonomia Erkidegoek dituzten eskumenak "kontutan hartu gabe" murrizketak erabaki dituelako.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Euskadik modu irregularrean dauden etorkinak artatu egingo dituztela, nahiz eta Mariano Rajoyren Gobernuak alor horretan murrizketak iragarri.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Mendiak gogor salatu du Espainiako Gobernuaren jokaera, Autonomia Erkidegoek dituzten eskumenak "kontutan hartu gabe" murrizketak erabaki dituelako.

Horregatik, Mendiak argitu du Osakidetzak "orain arte bezala" artatuko dituela paperik gabeko etorkinak, Espainiako Gobernuak osasun txartela kentzea erabaki arren.

Jaurlaritzak etxekoak eta kanpokoak ez dituela "modu ezberdinean" begiratzen nabarmendu du bozeramaileak. "Denak beharrezkoak gara", gaineratu du.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak Euskadiko eskumenak urratzen baditu Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko duela berretsi du Idoia Mendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea