Ekonomia -

Maiatzaren 1a

CCOOk eta UGTk 'etengabeko protestak' iragarri dituzte

Sordok euskal sindikatuen artean "gutxieneko akordioak" bilatzeko deia egin du "erasoei aurre egiteko".

Euskal sindikatuen artean gutxieneko akordioak lortzeko guraria iragarri dute UGTk eta CCOOk. Efe.
Maiatzak 1 Euskadi | CCOO eta UGT, 'etengabeko protesten' alde
CCOO eta UGT, erreformaren aurka bat eginda Bilbon

01:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko CCOOk eta UGTk "doitze neurri gogorren aurkako etengabeko mobilizazioa" egingo dutela iragarri dute Bilbon; izan ere, sindikatuen ustez, neurriok "aurrekaririk gabeko erasoa" egiten diete lan harremanen sistemari eta "gizarte ereduari".

Milaka ordezkari, afiliatu eta jarraitzaile bildu dituzte bi sindikatuek Bilboko Kale Nagusian egindako manifestazioan. Protesta "Lana, duintasuna, eskubideak. Guztiarekin amaitu nahi dute", lelopean egin dute.

Manifestazioan PSE, Ezker Anitza-IU eta EB alderdi politikoetako ordezkariak izan dira; Jose Antonio Pastor, Iñaki Egaña eta Alfonso Gil sozialistak egon dira.

Ezker Anitza-IU alderditik, aldiz, Mikel Arana izan da, eta EBtik Jose Navas.

Sordo: 'Akordioak bilatzea'Gainera, Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak, deia egin du euskal sindikatuen artean "gutxieneko akordioak" lortu eta Gobernuaren eta patronalaren politikei "aurre egiteko". Sordoren iritziz, bai Gobernua eta bai patronala "guztiz erodos" daude egungo egoerarekin.

UGTk eta CCOOk batera egin dute Maiatzaren 1eko martxa Bilboko Kale Nagusitik. Manifestazioaren hasieran, Unai Sordok egun honek duen garrantzia azpimarratu du, batez ere "lan harremanen sistemari" eta "gizarte ereduari" egiten ari zaizkien erasoak ikusita.

Casado: 'Etengabeko borroka' Damaso Casado Euskadiko UGTko idazkari nagusiak Langilearen Egunaren jatorriaz aritu da, langileen "eskubideak aldarrikatzeko" "etengabeko borroka" aipatuta. Bide batez, gaur egunera arte sindikatuek egindako lorpenen errepasoa egin du, bai lan jardunaldiari eta bai osasunari dagokienean.

Casadoren iritziz, krisiaren kudeaketa "kapitalismoaren eskuetan" dago, eta kapitalismoa izan da Gobernuei eskubideen murrizketa exijitu diona. Aurreko Gobernuak hartutako neurriak aipatu ditu, eta ondoren Rajoyren Exekutiboak onartutakoak. Casadoren hitzetan, PPren Gobernuak "19 dekreto egin ditu hil gutxi batzuetan", "1800. urtera" garamatzaten murrizketekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea