Ekonomia -

Murrizketak

Esperanza Aguirre: 'Gobernuak ez du nahikoa murrizten'

"Sozialistek utzitako egoera beldurgarritik ateratzeko era bakarra, merkatuetan konfiantza sortzea da", Madrilgo presidentearen ustez, eta horretarako, "erreforma baino beste biderik ez dago".

Esperanza Aguirre Madrilgo presidentea. EFE
Esperanza Aguirre Madrilgo presidentea. EFE
Esperanza Aguirre Madrilgo presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisialditik ateratzeko Gobernuak martxan jarri dituen neurriak txalotu ditu Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidenteak eta kexaren bat badu, "nahikoa ez dela murrizten eta erreformak motel doazela" da, Agirreren hitzetan.

Cope irrati kateko elkarrizketa batean egin ditu adierazpenak eta era honetan, sozialisten kritikei erantzun nahi izan die.

Madrilgo PPko presidente gisa berriz hautatu ondoren, jasotako babesa eskertu nahi izan du. "Izugarrizko bozketa izan da, eta hainbeste urteren ostean, hunkigarria da. Niretzat, zailtasunak hazteko baliagarriak dira", adierazi du.

Bestetik, "Espainiak sozialistek utzitako egoera beldurgarritik ateratzeko duen era bakarra, merkatuetan konfiantza sortzea da", esan du Madrilgo presidenteak, "zorrak sortzen dituen 29.000 milioi euroko interesak ordaintzeko dirua utzi behar digutelako". Bere ustez, ordainketa hori "dirua leihotik botatzea bezala da". "Konfiantza sortzen badugu, merkatuek diru hori utziko digute, eta horretarako, erreforma baino beste biderik ez dago", gaineratu du.

Gobernuak lege bitartez beharrezkoan bakarrik gastatzea behartzea defendatu du. Erreforma horrekin, erkidego guztiek 2.000 eta 3.000 euro inguru aurreztuko dituztela kalkulatu du, "baina ez da nahikoa".

Gobernua superabitarekin hartu eta defizit handi batekin uztea egotzi die sozialistei, eta orain "kaleetan protesta eginez eta edukiontziak errez" erantzutea kritikatu du.

"Nola liteke politikari batzuk moralki hobeak direla pentsatzea, bost milioi langabe baino gehiago utzi dizkigutenean?, adierazi du Aguirrek. "Gobernu sozialista bat dagoen bakoitzean gauza bera gertatzen da, eta ez soilik Espainian", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea