Ekonomia -

Murrizketak

Basagoiti, denentzako osasunaren alde, 'baina lehenengo etxekoentzat'

Legeztatu gabeko etorkinei osasun txartela eskuratzeko "oztopoak" ezarriko ote dizkien azaltzeko eskatuko dio Patxi Lopezi. Pastorren ustez, "Le Penen diskurtso xenofoboaren antza" dute adierazpenek.

Antonio Basagoiti EAEko PPko burua. EITB
Antonio Basagoiti EAEko PPko burua. EITB
Etorkinei osasun txartela kentzeko neurriak ika-mika piztu du

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko buruaren ustez, "ausart" jokatu du Mariano Rajoyk legez kanpo dauden atzerritarrei osasun txartela eskuratzeko "oztopoak" jarriz. Ildo honetan, Euskadin ere neurri bera ezarriko den galdetuko dio lehendakariari, "lehentasunak jarri behar direlako, are gehiago garai zail honetan, eta, gehien behar duten euskal herritarren alde, ongizate estatua mantendu behar delako".

Bere blogean, "Denentzako osasunaren alde, baina lehenengo etxekoentzat" titulatu duen artikuluan, gaiak eztabaida irekiko duela esan du, "orain arte inor ausartu ez den legez kanpoko immigrazioaren inguruan".

Honen harira, "zailtasunen garai honetan, lehentasunak jarri behar dira", adierazi du, "gehien behar duten euskal herritarren alde eta legez kanpo dauden lagunen kalterako".

Antonio Basagoiti EAEko PPko buruaren ustez, "ausart" jokatu du Mariano Rajoyk legez kanpo dauden atzerritarrei osasun txartela eskuratzeko "oztopoak" jarriz. "Neurriak eskubide eta betebeharrak orekatzen ditu, eta kalitatezko osasun publikoaren etorkizuna bermatzen du". Euskadin era irregularrean dauden 17.000 atzerritarri eragiten die erabakiak.

"Le Penen diskurtso xenofoboa dirudi", Pastorren arabera

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak gogor kritikatu ditu Basagoitik osasunaren eta immigrazioaren inguruan esandakoak eta "Frantzian Jean-Marie Le Penen diskurtso xenofoboaren antza handia" duela esan du.

Pastorren arabera, buruzagi popularrak "pentsatu egin beharko lituzke esaten dituen gauzak", izan ere, bere diskurtsoak "Jean-Marie Le Penek Frantzian egiten dituen diskurtso xenofoboen antza handia dute eta badakigu diskurtso horrek Frantziako eskuindarren artean izan duen eragina, Sarkozyren kasuan alegia, eta Basagoitiri berdina gertatzeko arriskua dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea