Ekonomia -
Langabeziak gora egin du
Langabezia erreforma eta murrizketei egotzi diete sindikatuek
LABek salatu egin du murrizketa eta erreforma "antisozialek krisia areagotu eta gero eta enplegu gehiago deusezten" dutela.
Erredakzioa
Euskal sinsikatuek lan eta ekonomia erreformei edotzi diete Euskadin 140.000 langabe izatea, Biztanlearia Aktiboaren Inkestaren (BAI) azken datuen arabera.
ELAren ustez, BAIren datuak lan erreformaren eta murrizketen ondorioa dira, eta Nafarroako eta Euskadiko Gobernuei murrizketarik ez egiteko exijitu die. Horrekin batera, politika sozial eta fiskalak aldatu eta lan erreforma atzera botatzea ere eskatu dute.
LAB: egoera "penagarria"
Ildo berari jarraituta, LABek salatu egin du murrizketa eta erreforma "antisozialek krisia areagotu eta gero eta enplegu gehiago deusezten" dutela. "Murrizketa-politika zorrotza da atzeraldian egotearen errudun nagusia, eta PPren Gobernuak ezarritako neurri gogorrak ere krisia luzatzeko eta lan merkatua doitzen jarraitzeko baldintza egokiak sortzen dituela salatu dute. Hori guztiaren ondorioz, egoera penagarriak okerrera baino ez du egiten", esan du.
Mendez (UGT) eta Toxo (CCOO)
Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak eta Ignacio Fernandez Toxok, CCOOkoak, "zentzuz jokatzeko" eskatu diote Gobernuari: Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren aldeko politikak baztertu eta herriaren aldeko neurriak hartzeko.
Sindikatuen esanetan, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak " ezin du dagoeneko sozialisten Gobernuaren herentziaren aitzakia jarri", eurek egindako lan erreforma, martxoan indarrean jarritakoa, enpleguari "kalte handiak" egiten ari zaio.