Ekonomia -
Nafarroako Gobernua
Nafarroa atzeraldian sartu da eta neurri berriak iragarri dituzte
Diru-sarreran aurreikusitako jaitsierari aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak neurri berriak adostuko ditu bi aste barru.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak Barne Produktu Gordinaren % 1,2ko jaitsiera aurreikusi du 2012. urterako. Horrez gain, diru-sarreretan aurreikusitako jaitsierari aurre egiteko (164,6 milioi euro) neurri berriak adostuko dituztela aurreratu dute.
Datu horiekin Nafarroak 53,9 milioi euroko defizitarekin bukatuko du urtea, Ekonomia eta Ogasun sailburuak aurreratu duenez. Horregatik, defizita murrizteko helburuarekin, bi aste barru neurri berriak adostuko ditu UPN-PSN Gobernuak.
Diru-sarrerak handitzea edota gastua murriztea aurreikusi dute Gobernuko bi alderdiek.
Mariano Rajoyren Gobernuak proposatutako amnistia fiskala Nafarroan aplikatzekotan, Ogasunak 40 bat milioi bilduko lituzke, Yolanda Barcina presidenteak adierazi zuenez.