Ekonomia -
Lan gatazka
Langileek Metro Bilbaoko zuzendaritzaren proposamena errefusatu dute
Iragan ostiralean Txema Oleaga Metroko presidenteak Lan Harremanetarako kontseiluko bitartekari batek "falta diren puntuetan" erabaki loteslea hartzeko proposatu zien langileei.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko greba batzordeak zuzendaritzaren azken proposamena errefusatzea erabaki du gaur. Iragan ostiralean Txema Oleaga Metroko presidenteak Lan Harremanetarako kontseiluko bitartekari batek "falta diren puntuetan" erabaki loteslea hartzeko proposatu zien langileei.
Metro Bilbaok ohar batean jakinarazi duenez, iragan ostiralean hitzarmenerako "atea irekita" utzi zuen Txema Oleagak, bitartekari bat proposatuz. Horrek, lan-gatazka konpontzeko "erabaki loteslea" hartu beharko luke, Oleagaren proposamenaren arabera.
Gaur, graba batzordeak proposamena ez duela onartuko jakinarazi dio Metroko zuzendaritzari. Langileen ustez, bitartekari horren erabakia ez luke "loteslea" izan behar.
Zuzendaritzak esan du aurrerapausoak ematen jarraituko duela "lan-gatazka konpondu ahal izateko": "Bitartekaria eskatzen jarraituko dugu", gainaeratu dute.
Aste honetan ere, lanuzteak
Bestalde, Metro Bilbaoko greba batzordeak lanuzteak egingo ditu asteazken eta ostiralean. Asteazkenean goizeko 5:45etatik 8:45etara egingo dute eta ostiralean goizeko 8:00etatik 11:00etara.