Ekonomia -

Argentina-Espainia krisia

Fernandez: 'Kirchnerren hilobira eramango dut YPFren desjabetzea'

"Denetarik jarri dugu nire senarraren hilobian", esan du Argentinako presidenteak, "eta YPFren nazionalizazioaren proiektua ere eramango diot, berak ere horren alde borroka egin zuelako".

Cristina Fernandez Argentinako presidentea. Argazkia: EFE
Cristina Fernandez Argentinako presidentea. Argazkia: EFE
Cristina Fernandez Argentinako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Fernandez Argentinako presidenteak adierazi duenez, Nestor Kirchner Argentinako presidente ohia eta haren senarraren hilobira eramango du YPFren akzioen % 51 desjabetzeko proiektua.

"Argentinako zinta batean eramango diot proiektu hau eta bertan utziko diot", esan du presidenteak Santa Cruzeko probintzian izandako ekitaldi batean. Probintzia horren hiriburuan, Rio Gallegos, dago 2010ko urriaren 27an hildako Kirchnerren hilobia.

Kirchner 60 urte zituela hil zen, bihotzekoak jota eta mausoleo handi batean lurperatu zuten. "Denetarik jarri dugu nire senarraren hilobian", esan du Fernandezek, "eta YPFren nazionalizazioaren proiektua ere eramango diot, berak ere horren alde borroka eta amets egin zuelako".

Joan den astelehenean Repsolen eskuetan dagoen YPFren akzioen % 51 desjabetzeko proiektua eraman zuen Argentinako Parlamentura. Horren harira, Argentinako erregaiaren erosketa mugatzeko erabakia hartu du Espainiako Gobernuak.

Gauzak horrela, "erabaki subirano" honi ez diola erantzungo iragarri du Fernandezek. Halaber, argentinarrei "lasaitasuna" eskatu die, Argentinak "400.000 tona erregai xurgatzeko gaitasuna duelako" (Espainiara bidaltzen duen ekoizpen kopurua, hain zuzen). Are gehiago, "baliteke beste 700.00 tona erregai xurgatu ahal izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea