Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Baldintzak eskatuko dizkiete atzerritarrei Osasun publikoa erabiltzeko

Bestalde, nazioarteko zenbait osasun hitzarmen aztertuko dituztela esan du Matok; izan ere, herri "askok" ez diote Espainiari zor dioten dirua ordaintzen.

Ana Mato. Efe.
Ana Mato. Efe.
Ana Mato. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Mato Osasun, Gizarte Gaietako eta Berdintasun ministroak gaur iragarri duenez, Gobernuak Atzerritarren Legea aldatuko du, eta atzerritarrei erroldatzeko unean Osasun zerbitzuak erabiltzeko zenbait baldintza eskatuko zaizkie.

Hori da Ministroen Kontseiluak Osasun Publikoan 7.000 milioi euro aurrezteko onartutako Errege Lege Dekretuak jasotako neurrietako bat.

Matok Ministroen Kontseiluko prentsaurrekoaren ostean adierazi duenez, Osasuna "espainiar guztientzat" bermatua egongo da, baina zenbait atzerritarrek egiten duten "legez kanpoko" erabilerari muga jarriko zaio.

Bestalde, nazioarteko zenbait osasun hitzarmen aztertuko dituztela esan du Matok; izan ere, herri "askok" beren hiritarrak osasun zerbitzua erabili ostean ez diote Espainiari zor dioten dirua ordaintzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea