Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
Gobernuak murrizketak onartu ditu, Osasunean eta Hezkuntzan
Ministroen Kontseiluak Osasunean 7.000 milioi euro aurrezteko murrizketa onartu du ostiral honetan; halaber, Hezkuntzan 3.000 milioi murrizteko plana onartu dute.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak Errege Lege Dekretua onartu du ostiral honetan Osasunaren gastua 7.000 milioi euro aurreztuko, Osasun Publikoaren "egonkortasuna" eta "unibertsaltasuna" bermatzeko, eta aldi berean, zerbitzuaren gehiegizko erabilerari amaiera jartzeko.
Onartutako neurrien artean, hiritarren errentaren arabera sendagaien "koordainketa" aurrera atera da. Halaber, ordaindutakoaren araberako erretiro pentsioak dituztenek sendagaien % 10 ordaindu beharko dute; erretiro pentsioaren arabera, gehienez 8 eta 18 euro artean ordaindu beharko dituzte hilean. Bestalde, erabat doakoak izango dira botikak prestaziorik gabeko langabeentzat eta kontribuziorik gabeko erretiro pentsiodunentzat.
Ministroen Kontseiluak legea aldatzea adostu du, eta "Espainiara osasun zerbitzua erabiltzera soilik etortzea" debekatuko dute, ‘osasun turismoari’ amaiera jarrita 1.000 milioi euro aurrezteko.
Dekretuak zerbitzuen zorro bakarra ezartzeko oinarriak ezarri ditu, espainiar guztiek Erkidego guztietan zerbitzu berdina jasotzeko. Gobernuaren hitzetan, "doakoak izaten jarraituko" dira.
Sendagaiak eta teknologia erosteko Plataforma Zentralizatuaren eta sendagai generikoen erabilera sustatzea, sendagaiak merketzea eta tratamenduen ontziak egokitzea erabaki dute, osasun gastua murrizteko.
Ikasle gehiago, gelatan; eta, matrikula garestiagoak, Unibertsitatean
Halaber, Ministroen Kontseiluak beste Errege Lege-dekretu onartu du erkidegoei eskoletako eta institutuetako ikasleen kopurua handitzea baimentzeko, eta datorren urtetik aurrera unibertsitate publikoetako matrikulak garestitzeko. Hori guztia erkidegoetako 1,5eko defizita murrizteko helburuarekin.
Orain Kongresuak berretsi beharko du araua, baina 3.000 milioi euroko aurrezpena ekarriko die erkidegoetako aurrekontuei; izan ere, erkidego bakoitzak zein neurri hartu eta nola erabili aukeratuko baitu, bere beharren arabera.
Gradu titulazioetan, batez beste, ikasleek gastu osoaren % 15 ordaintzen dute egun; baina, etorkizunean ikasle berriek % 25 ordaintzea proposatzen du Gobernuak. Horren ondorioz, tasek % 66 egin lezakete gora.
Igoera handiagoa izango da ikasleak ikasturtea errepikatzen badu. Bigarren matrikula egiten dutenentzat, kostuaren % 30 eta % 40 bitartekoa izan daiteke igoera. Hirugarren matrikularen kasuan, % 65 eta % 75 bitartekoa; eta laugarren matrikula egin behar dutenentzat, %90 eta %100 bitartekoa.
Unibertsitateko hezkuntzatik kanpo, ikasleen kopurua gela bakoitzean gehienez % 20 handitzea onartu dute. Orain arte gehienez 25 ikasle ziren gela bakoitzeko haur-hezkuntzan, eta 30 bigarren hezkuntzan.
Beste neurrietako batek irakasleen lanorduei eragiten die. Ildo horretan, Ministroen Kontseiluak irakasleen asteko ikastorduen zati bat gutxienez 25 ordutan haur-hezkuntzan eta 20 ordutan bigarren hezkuntzan ezartzea onartu du.Baldintzak atzerritarrei, Osasun publikoa erabiltzeko
Ana Mato Osasun, Gizarte Gaietako eta Berdintasun ministroak iragarri duenez, Gobernuak Atzerritarren Legea aldatuko du, eta atzerritarrei erroldatzeko unean Osasun zerbitzuak erabiltzeko zenbait baldintza eskatuko zaizkie. Bestalde, nazioarteko zenbait osasun hitzarmen aztertuko dituztela esandu Matok; izan ere, herri "askok" ez diote Espainiari zor dioten diruaordaintzen.RTVEko presidentea, Kongresuaren gehiengo osoz
RTVEko presidentea Kongresuaren gehiengo osoak aukeratu ahal izango du aurrerantzean. Neurri horren bidez, RTVEko presidentearen hautaketa-prozesua jasatenari den blokeoarekin amaitzea nahi dute, alderdien arteko adostasun ezakkargua hutsik utzi baitu urtebetez.
Argentinako biodieselaren sarrera, murriztuta
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak ministerioaren agindu bat aurkeztu du Ministroen Kontseiluan, Espainiako instalazioetan biodieselaren ekoizpenaren kuotak ezartzeko. Horrek, Argentinatik ekarritako biodieselaren sarrera murriztuko du. Neurria Argentinak YPFren % 51 desjabetzeko erabakiari erantzuteko hartu dute.