Ekonomia -

Ministro Kontseilua

Gobernuak Hezkuntzako eta Osasuneko murrizketak onartuko ditu gaur

Besteak beste, ikasgeletako ikasle kopurua % 20 handitzea eta sendagaien koordainketa aplikatzea onartuko dute.

Ministro Kontseilua, bilera baten hasieran. EITB
Ministro Kontseilua, bilera baten hasieran. EITB
Argentinaren erabakia bidegabea eta murrizketak beharrezkoak direla dio Rajoyk

01:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak Hezkuntzan eta Osasunean 10.000 milioi euro aurrezteko murrizketak onartuko ditu gaur.

Halaber, YPFren (Repsol espainiarraren filiala) nazionalizazioari nola erantzun aztertuko dute, eta ingurumen arloan premiazko neurriak onartuko dituzte, tartean uraren eta hondakinen legeen erreformak.

Espainiako Gobernuak "legez kontrako"tzat jo zuen Argentinako Gobernuak YPF desjabetu izana eta, horren ildotik, erantzuna "argia eta irmoa" izango dela ohartarazi zuten Jose Manuel Garcia-Margallo eta Jose Manuel Soria Atzerri eta Industria ministroek.

Bileran, Ministro Kontseiluak hainbat dekretu onartuko ditu Hezkuntzan eta Osasunean 10.000 milioi euro murrizteko; 7.000 milioi Osasun arloan aurreztuko dituzte, eta gainerakoak Hezkuntzan.

Osasun arloan, sendagaien koordainketa onartuko dute, besteak beste. Neurri hori erkidego guztietan bete beharko da, halabeharrez, Euskadin ere bai.

Hezkuntzan, ikasgeletako ikasle kopurua % 20 handitzea eta irakasleen lan astea luzatzea onartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea